CRITERIOS DE ADMISIÓN

ONARPEN-IRIZPIDEAK

1. Ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak, edo bertan lan egiten duten gurasoak edo tutoreak:

• Lehen anai-arreba ikastetxean, edo guraso edo tutoreak bertako langile izatea: 4 puntu.
​​​​​​​• Ondorengo anai-arreba bakoitzeko: 1 puntu.

2. Etxebizitza, edo gurasoen edo legezko tutoreen lantokia gertu izatea:

• Etxebizitza ikastetxearen eragin-eremuaren barnean duten ikasleak: 4 puntu.
​​​​​​​• Etxebizitza ikastetxearen eragin-eremuaren mugan duten ikasleak: 2 puntu.
​​​​​​​• Beste eremuetako ikasleak: 0 puntu.
 

3. Familia-unitatearen per capita errenta:

• Per capita errenta LGSren erdia edo txikiagoa baldin bada (5.151,30 €): 1,5 puntu.
​​​​​​​• Per capita errenta LGSren erdia baino handiagoa eta LGSren 3/4 baino txikiagoa baldin bada (7.726,95 €): 1 puntu.
​​​​​​​• Per capita errenta LGSren 3/4 baino handiagoa eta soldata horren berdina edo txikiagoa baldin bada (10.302,60 €): 0,5 puntu.
​​​​​​​• Per capita errenta LGS baino handiagoa baldin bada: 0 puntu.

4. Desgaitasuna dutenen konkurrentzia:

• Desgaitasuna duten ikasleak: 2 puntu.
​​​​​​​• Desgaitasuna gurasoek edo anai-arrebek badute: 0,5 puntu.

5. Familia ugaria:

• Familia ugaria izatearen egiaztagiri ofiziala: 1 puntu.

 

Imagen